Denboraldia amaitu berri dute antzuolarrek euren taldeko sailkapeneko seigarren tokian eta uztailean aurre denboraldia zelai berrian hastea da euren asmoa. Ondoren, oporrenostean, abuztuaren amaieran ekingo diote berriz.
Talde berriak sortu nahi
Hurrengo denboraldirako futbol zelai berria izanik kirol elkartearen nahia da benjamin, alebin eta infantil mailako taldeak ateratzea herrian eta baita nesken taldea ere. "Herriko futbol zaleak animatu nahi ditugu jokatzera etaguk ere ahalegin berezia egingo dugu taldeak sortzeko", esan digu elkarteko Jose Angel Fernandezek.