Pedro Iturbe alkateari elkarrizketa. BIDEOA

Irati Agirreazaldegi 2008ko aza. 21a, 14:07
Pedro Iturbe alkatea GOITBko Goiena Magazinea saioan izan zen eguen iluntzean. Zuzenean elkarrizketa egin zioten eta herriko hainbat gai izan zituzten hizpide. Ekonomia kontuekin hasi eta Udal aurrekontuetaz, egin asmo dituzten inbertsioetaz, krisiaren eraginaz eta industriaz jardun zuten lehenengo. Errepideen gainean Sagastiko biribila eta herri barruko zirkulazioa atera zituzten mahai gainera. Herritarrek kultura jardueren gainean emandako iritziak entzun ostean Torresoroaz, Olaran etxeaz eta oro har kulturak herrian duen egoeraz ere egin zuten berba. Bide gorria, erreka eta etxebizitzak ere aipatu zituzten elkarrizketan. Hona hemen elkarrizketaren bideoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak