Alfonso Ugarte eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal Herrian da liburuaren izenburua eta Ainhoa Kaierok idatzi du. Kaiero Musikaren Historia eta Zientzietan lizentziadun eta doktorea da.
Ugarte musikaria 1879an jaio zen Antzuolan; baina Lizarran egin zuen bere musika ibilbidearen zati handiena. 1901etik aurrera Lizarrako organo-jotzaile izan zen.
Antzuolarraren lana musika berpizkundearen esparruan kokatu behar da. Bereziki, musika sakroaren erreforman, nazionalismo musikalean eta musika banden mugimenduan egin zuen lan Ugartek.