Alde zaharra asteburuetan ibilgailuendako ixteko asmoa du Udalak

Aintzane Irizar 2007ko uzt. 26a, 13:46
Buztinzuritik Kalebarrenerainoko urbanizazio lanak ia bukatu dituzte; Herriko Plazan azken ukitu batzuk egitea besterik ez da geratzen eta abuztuan amaituko dituzte azkeneko lantxo horiek. Orain, Hirigintza batzordea aztertzen dabil asteburuetan gune hori ibilgailuendako ixtea, oinezkoek lehentasuna izan dezaten

Pedro Iturbe alkateak hauxe adierazi digu: “Gure asmoa da zapatu eguerdian itxi eta astelehen goizean zabaltzea alde zaharra”. Dena dela, irailean hartuko dute behin betiko erabakia.


Udala urbanizazio lanekin hasi zenean, horixe zen helburuetako bat: alde zaharra izatea ibilgailuek eta oinezkoek era egokian elkarbizitzeko gune bat; hori bai, betiere, oinezkoei lehentasuna emanda.

Merkatariekin batzarra

Iturbek azaldu digunez, Udaleko arduradunak eta herriko merkatariak batzarra egitekoak ziren oraingo astean, gai horren gainean berba egiteko; batzarraren helburua da alde zaharreko merkatariei Udalak dituen asmoen berri ematea eta era berean, merkatarien ikuspuntua eta iritziak jasotzea.

Bestalde, beste neurri bat ere hartuko du Udalak: Herriko Plazako aparkalekuak izango dira bakarrik zamalanetarako. Horrela, astegunetan eta hamabost minutuz bakarrik laga ahal izango dira ibilgailuak plazan, elizaren aurrean dauden aparkalekuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak