Alardearen ikerketaren gaineko emaitzak prest dituzte

Aintzane Irizar 2007ko abenduaren 17a

Mairuaren Alardearen gaineko emaitzak, Gabonak ondoren, urtarrilean aurkeztuko dituzte jendaurrean. Aurreko astean Udaleko eta Mairuaren Alardearen elkarteko ordezkarien aurrean aurkeztu zituzten Eusko Ikaskuntzako kideek.

Antzuolako Udalaren eta Mairuaren Alardearen Elkartearen ekimenez, Eusko Ikaskuntzak alardearen gaineko azterketa egin du; Xabier Kerexeta eta Margaret Bullen izan dira azterketaren arduradunak. Batetik, Mairuaren Alardearen azterketa historikoa egin dute. Bestetik, azterketa soziokulturala.

 

Azterketa historikoari dagokionez, Xabier Kerexeta historiagilea arduratu da, batez ere. Alardeak izan duen garapena historian zehar eta zein oinarri historiko duen aztertu dute.

Bestalde, azterketa soziokulturala egin dute. Herriko arlo guztietako jendearekin elkarrizketa sakonak egin zituzten, batetik. Bestetik, herriko jaietan, herritarrei inkestak egiten ibili ziren.

Azterketa horien emaitzak aurkeztu dituzte oraingo astean Eusko Ikaskuntzako kideek, Udaleko eta Mairuaren Alardearen Elkarteko ordezkarien aurrean. Urtarrilean egingo dute jendaurreko aurkezpena. Oraindik ez dute egunik zehaztu. Herritarrek esandakoa eta alderdi historikoa oinarri hartuta, Eusko Ikaskuntzak bere proposamena aurkeztu du; hainbat aldaketa txiki proposatzen dituzte, batez ere, mairuaren irudia duintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak