Jardunaldien helburua da Euskal Herriko hiri edo herrietako arma alardeen edo antzerako ospakizunen gaineko topagune eta gogoetarako gune bat sortzea, Antzuolako alardea gainerakoen ondoan kokatuz. Aurkeztuko diren ponentziek, eztabaidek eta proposamenek eta egingo dituzten hitzaldi eta mahai-inguruek, Antzuolako alardearen bilakaeraz eta dinamikaz gogoeta egitera bultzatzeko balioko du.
Hitz horiekin egin dute mintegiaren aurkezpena antolatzaileek, Mairuaren Alardearen Elkarteak, Udalak eta Eusko Ikaskuntzak. Mintegiaz gai Mairuaren Alardearen gaineko azterketa soziokulturala ere egin dute. Eusko Ikaskuntzako kide Margaret Büllen eta Xabier Kerexeta arduratu dira koordinazio zientifikoaz eta lan teknikoaz.
Hona hemen maiatzeko lehen asterako prestatu duten egitaraua:
Maiatzak 3, eguena:
- 19:00: Alardeak: jatorria, iragana eta garapena ponentzia aurkeztuko du Bordeleko Unibertsitateko Xabier Itzainak.Maiatzak 5, zapatua:
- 10:30: Antzuolako alardearen lehena, oraina eta geroa izenburupean egin duten azterketa soziokulturala aurkeztuko dute, Margaret Büllen eta Xabier Kerexeta Eusko Ikaskuntzako kideek.- 11:30: Kafea.
- 11:45: Tailerrak. Lau tailer, Margaret Büllenek, Xabier Kerexetak eta Farapiko kideek zuzenduta.
- 12:45: Mahai-ingurua. Goizean zehar ateratako ondorioen aurkezpena.
Maiatzak 6, domeka:
- 10:30: Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako alarde konpainietako ordezkariei harrera eta ongi-etorria egingo zaie. Hona hemen herrien zerrenda:Larrea (Araba)
Elorrio (Bizkaia)
Hondarribia (Gipuzkoa)
Irun (Gipuzkoa)
Legazpi (Gipuzkoa)
Tolosa (Gipuzkoa)
Makea (Lapurdi)
Heleta (Nefarroa Beherea)
Herri bakoitzetik hiruzpalau ordezkari etorriko dira.
- 11:00: Kafea, hamaiketakoa.
- 11:30: Euskal Herriko alardeen gaineko mahai-ingurua. Ordezkari bakoitzak bere herriko alardearen gainean berba egingo du. Ikus-entzunezkoak ere eskainiko dituzte.
- 14:00: Bazkaria.
- 18:00: Alarde konpainia guztien desfile erraldoia. Parte hartuko dutenak: Arabatik, Larreako konpainiak; Bizkaitik, Elorriokoak; Gipuzkoatik, Hondarribikoak edo Irungoak eta Antzuolakoak; Lapurditik, Makeakoak; Nafarroa Beheretik, Heletakoak.
Bukatzeko, esan behar da maiatzaren 2tik 6ra alardeen gaineko erakusketa jarriko dute, Olaran etxeko aretoan. Argazkiak eta ikus-entzunezkoak jarriko dituzte.