Aitor Mendizabalek ezustea eman gura du domekako finalean

Xabier Urtzelai 2007ko eka. 29a, 14:20
Domekan jokatuko du Aitor Mendizabalek Elgetako Lau t'erdiko Txapelketako finala. 23 urtez azpiko kategoriako finala izango da, eta antzuolarrak Unai Onsalo nafarra izango du aurrean.

Norgehiagoka hori baino lehenago, baina, kadeteetako finala jokatuko dute Ansotegik (Etxerri Aranatz) eta Jaunarenak (Leitza). 11:45ean hasiko da norgehiagoka hori, eta ondoren jokatuko dute Mendizabalek eta Onsalok. Mendizabalek ondo daki aurrean kontrario gogorra izango duela: "Oso gaitza izango da, kantxan ederto mugitzen den pilotaria da-eta Onsalo. Indar handia du, eta sakez ere min egiten du", esan digu Antzuolakoak.
Gainera, Aresoko (Nafarroa) pilotariak abantaila handia du, 22 urte beteta, Mendizabal baino lau urte nagusiagoa da-eta: "Horrelako kategoriatan hori igarri egiten da, indarrean batez ere". Hala, Mendizabalek ondo ezagutzen du domekako kontrarioa: "Elgetan ikusi dut jokatzen, eta iaz, hark kanporatu ninduen txapelketatik. Ordukoa nire debuta izan zen, eta egur ederra emanda bidali ninduen etxera".

Mendizabalek, baina, aste barruan onartu digu errebantxa hartzeko deseatzen dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak