Mendizabalek onartu moduan, gustura jardun zuen partiduan: "Aurretik ibili nintzen beti, baina hasieran alde txikiarekin. 14-13koa egindakoan, baina, aurrera egin nuen, partidua amaitu arte".
Kolpe freskoa
Pilotari kontrario izan zuen Urtasunek baino freskotasun handiagoarekin emanda irabazi zuen Mendizabalek finala, baina datorren hilean izango duen hitzordura begira –Mallabian jokatzen duten Biharko Izarrak Txapelketa–, Antzuolakoak atseden hartu behar du: "Garrantzitsuena eskuetatik ondo egotea da, eta orain justu samar nabil, min egiten didate". Hori jakinda, datozen asteotan lasai ibiltzeko asmoa du Mendizabalek.