Aiherrarekin senidetzea: izena emateko azken eguna martitzena

Irati Agirreazaldegi 2008ko urr. 6a, 12:26
Urriaren 12an, domekan, Antzuolaren eta Aiherraren arteko senidetze eguna egingo dute Aiherran. Hara joan nahi duten herritarrek, martitzenean, urriaren 7an, dute izena emateko azken eguna.


Domekan, urriaren 12an, goizean Antzuolatik  autobusez abiatu eta 11:00etan egingo diete ongietorria Gaztetxea trinketean. Eguerdian Uhauneko errotara bisitaldi gidatua egingo dute eta 13:00etan herriko etxearen eskutik bazkal aurrekoa hartuko dute.

Bazkaria izango da ondoren Denen-Etxean, Kiki Bordatxorekin. Belzuntze Batasuneko eta Herriko-Etxeko antolatzaileek umorez eta kantu liburuekin joateko gonbita egin dute.

Autobusa

Oraindik antzuolarrek aukera dute urriaren 7ra bitartean Aiherrarako autobuserako izena emateko: udaletxean, liburutegian edo posta elektroniko bidez helbide honetara idatzita: kultura@antzuola.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak