Aiherrarekiko senidetzearen gaineko adierazpena onartu du udalbatzak

Julen Iriondo 2009ko urriaren 8a

Antzuola eta Aiherraren arteko senidetzearen 25. urteurrenaren gaineko adierazpen instituzionala onartu dute bi herrietako ordezkari politikoek. Nafarroa Behereko herrian astelehenean egin bezala, Antzuolako Udalbatzak atzo iluntzeko osoko bilkuran onartu zuen adierazpen instituzionala, aho batez onartu ere.

1984an hasi zen harremana, Aiherrako André eta Aña Mari Martinonen eta Antzuolako Juan Antonio Iturbe eta Ima Beristainen bitartez. Atzo onartutako oharrak nabarmentzen du harreman hau altxorra dela, herritarrek sustatua den heinean, herritik sortua eta azkartua; horregatik, bultzatzaile izan zirenak eskertzen ditu.

Bi herriak aberasten dituela-eta, elkarren eskutik jarraitzeko dei egiten du adierazpenak, eta baita 25. urteurreneko ospakizunetan parte hartzeko ere: domeka honetan izango da jai nagusia, eta besteak beste dantzak, kantuak eta bazkaria izango dira. Dena den, ospakizunak ez dira hor amaituko, asmoa baita udaberria bitartean bi herrietan antolatzen diren ekintza desberdinetan Antzuola zein Aiherrako herritar eta taldeek parte hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak