Aiherra joateko izena hilaren 29a baino lehen eman behar da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urt. 21a, 12:10
Otsailaren 6an, Santa Ageda hurrengo egunean, Aiherrara joateko autobusa jarriko du Udalak. Hala, Antzuola eta Aiherrako lagunek Santa eskea elkarrekin egiteko aukera izango dute. Gurean oso ezaguna den arren, orain dela urte gutxi hasi ziren Aiherran Santa eskea egiten. Aiherra joan gura duenak hilaren 29a, egubakoitza, baino lehen eman behar du izena Udaletxean edo Gaztetxean.

Oraindik ordua zehaztu barik dute, baina iazko antzerako ordutegia izango dela uste dute –joateko autobusa 10:00etan eta itzulerakoa 20:30ean–.

Abesbatza eta kontzertuak

Antzuolako abesbatza joango da Aiherrara Santa eskean egitera; hango lagunekin batera ibiliko dira abesbatzako kideak etxerik etxe Santa Agedaren omenez abesten. Gero bazkaria egingo dute Aiherrako eta Antzuolako lagunek.

Gazteak autobusean edo autoan

Bestalde, Aiherrako gazteek antolatuta kontzertuak egingo dituzte Gaztetxean. 22:00etan hasita Xutik eta Entzun taldeek eskainiko dute emanaldia. Idoia Ramirez de Okariz Antzuolako gaztetxeko kideak esan digu oraindik ez dutela erabaki nola antolatu Aiherrarako bidaia: "Izena ematen dutenen arabera erabakiko dugu nola egin bidaia. Beharbada arratsaldeko lehenengo orduan jarriko dugu hara joateko autobusa eta itzulerakoa kontzertuak amaitu ondoren". Esan digu, beste aukera bat autoetan joatea izango dela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak