AHT Gelditu! Elkarlana taldea osatu dute herrian

Aintzane Irizar 2007ko azaroaren 23a

Martitzenean egin zuten lehenengo batzarra eta 20 bat lagun elkartu ziren. Aurrerantzean ere martitzenetan egingo dituzte batzarrak.

AHT Gelditu! Elkarlana taldeak herriko taldea osatu du Antzuolan. Oraingo astean, martitzenean egin zuten lehenengo batzarra eta hogei lagunetik gora elkartu ziren deialdi horri erantzunez. Aurrerantzean, printzipioz, martitzenero egingo dituzte batzarrak, 19:00etan, udaletxean.

Taldearen helburua da Abiadura Handiko Trenaren proiektua geldiaraztea, "benetako eztabaida eta herritarren partehartzea bultzatzeko". Bestalde, herritarrei informazioa eman nahi diete eta mobilizazioa bultzatu.

Abenduaren 15ean AHTren aurkako manifestazio nazionala egingo dute Arrasaten eta horri begira lan egingo dute datozen asteetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak