Ia hamar urte daramatza Anelkarrek lanean. Ordutik hona diru asko batu eta hainbat herrialdetara bideratu dute, hango proiektuak laguntzeko. 81.730 euro, hain zuzen ere, bidali dituzte urte hauetan guztietan. Hona hemen datuak zehatzago: 24.000 euro Kongora; 25.900 Brasilera; 20.200 euro Senegalera; 3.000 euro Uruguaira; beste 3.000 Ekuadorrera; eta 5.630 euro Saharara. Diru horrekin lagundu dituzten proiektuak izan dira, besteak beste, ubideak egitea, eskolak egitea, irakasleen soldatak ordaintzea, automobilak erostea, nekazarien kooperatibak sortzea eta osasun azpiegiturak egitea.
Orain, beste 27.000 euro
Azkenaldi honetan 27.000 euro batu ditu Anelkarrek eta diru hori bideratuko dute datozen asteotan. 7.000na euro bidaliko dituzte Kongora, Brasilera eta Senegalera eta 3.000na euro Uruguaira eta Ekuadorrera.
Anelkarreko kideek azaldu dutenez, domekako Elkartasun Festan batu zuten 1.000 euro zozketako txartelekin eta beste 780 euro Bidezko Merkataritzako produktuen salmentarekin.