Lehen fasean zelaia gertatuko dute ondoren belar artifiziala ipintzeko, ureztatze sistema ere egokituko dute eta baita atletismo pista eta hesiak berritu ere. Lanok ekainaren erdialderako amaituta egotea espero dutela esan digu Pedro Iturbe alkateak.
Behin lanok amaitu ostean, bigarren fasearekin hasiko dira: zelaian belar artifiziala ipintzen, hain zuzen. Bi edo hiru aste beharko dituzte horretarako; hortaz, Udaletik uste dute futbol zelaia berrituta eta gertu izango dela uztailerako. Apirilaren 1eko udalbatzarrean lonartu zuten belarra jartzeko obren kontratua.
Partiduak Oñatin
Hemendik aurrera, obrak amaitu bitartean, Bergaran egingo dituzte entrenamendu saioak, Ipintzako futbol zelaian, hain zuzen ere. Partiduak, berriz, Oñatin jokatuko dituzte, Azkoagainen. Hortaz, denboraldi amaierara arte etxetik kanpora ibiliko dira futbolari antzuolarrak.