Argazkietan Antzuola izan beharko da protagonista: Antzuolako ohiturak, jaiak, Antzuolako jendea, tokiak… azaldu beharko dira argazkietan. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu; koloretan edo zuri-beltzean.
Hiru kategoria
Argazkien euskarria 30 x 40 zentimetrokoa izango da, kartoi mehezkoa; eta, argazkiaren neurria, gehienez, 25 x 35 zentimetrokoa. Hiru kategoria egongo dira: 6-12 urte; 13-18 urte; eta, 19 urtetik gorakoak. Informazio gehiago www.antzuola.com atarian dago ikusgai.