Abiadura Handiko Trenaren aurkako kanpaldia Antzuolan

Usoa Agirre 2010eko uztailaren 9a

Abiadura Handiko Trenaren aurkako XV. kanpaldia izango da aurtengoa, uztailaren 26tik abuztuaren 1era egingo da. "Egungo gizarte kapitalista eta jasangaitzari aurre eginez, kanpaldian diskurtso kritikoa landu eta mobilizazioz hornitua egongo den topaketa parte-hartzaile eta asanblearioa" eratuko dute.

Aste osoan zehar jarduera ezberdinak egingo dituzte: eztabaidak, tailerrak, protesta eta informazio ekintzak, eta musika eta antzerki ikuskizunak, besteak beste.

Uztailaren 31n, Bergaratik AHTren obretara manifestazioa egingo dute.

Kanpaldiaren gaineko informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak