Herrizaingo Sailak honako informazioa eman du: ezbeharrean, Suzuki GSX1300 motozikleta bat errepidetik irten egin zen Oñatin, Zubillaga auzoan, Bergararako noranzkoan. Gidaria, 35 urteko gizonezkoa, Antzuolan bizi zen (R.S.T inizialduna). Lurrera erori zen eta oso zauri larriak izan zituen. Zauri horien ondorioz hil egin zen, Gasteizko Santiago Ospitalean.