2009an, Antzuolan, jaiotakoak gehiago izan ziren hildakoak baino

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urt. 11a, 11:17
2009ko datuak kontuan hartuta gora egin du biztanleriak Antzuolan. Iaz, jaiotakoak gehiago izan ziren hildakoak baino. Hala, Udaleko datuen arabera 17 pertsona hil ziren Antzuolan 2009an. Jaio, ostera, 36 ume jaio ziren Antzuolan. Horietatik 21 neskak izan ziren eta 15 mutilak.

2009ko datuak kontuan hartuta gora egin du biztanleriak Antzuolan. Iaz, jaiotakoak gehiago izan ziren hildakoak baino. Hala, Udaleko datuen arabera 17 pertsona hil ziren Antzuolan 2009an. Horietatik sei emakumezkoak izan ziren eta gizonezkoak 11. Bake epaitegian adierazi digute eurek dituzten datuen arabera hildakoetatik 11 Antzuolan hil zirela; hau da, gainontzeko seiak ospitalean edo beste nonbaiten hil ziren.

Jaiotzak gora

Iaz 36 ume jaio ziren Antzuolan. Horietatik 21 neskak izan ziren eta 15 mutilak.
Beste urte batzuetako datuekin alderatuta, jaiotza kopuruak gora egin du Antzuolan. 2008an, esaterako, 29 haur jaio ziren eta 2006an 13.

Errolda onartzeke

2009ko errolda oraindik onartu barik dago; horretarako, kontuan hartu beharko dituzte migrazio datuak ere.
2008an, esaterako, kanpotik etorritakoak 63 lagun izan ziren; azkeneko urteetako datu altuena 2005ekoa da: 100 lagun etorri ziren kanpotik Antzuolara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak