Eguerdian, sindikatuek deituta, lantegiaren aurrean egin zuten protesta ekitaldia. Iluntzean, berriz, Antzuolako Zurrategi plazan 180 bat lagun elkartu ziren. Ondoren, lantegiko arduradunetako baten etxearen aurrera joan ziren. Azkeneko lau hilabetetan bi langile kaleratu ditu enpresak; langileon esanetan, "oso era txarrean" kaleratu dituzte.