Antzuolako alardearen historia eta herritarren iritziak jasoko dituzte

Leire Kortabarria 2006ko aza. 21a, 09:21
Antzuolako mairuaren alardea ikerketa sozio-kultural baten gaia izango da. Eusko Ikaskuntzak egingo du ikerketa hori, Alardeak lehen, orain eta gero izeneko proiektuaren barruan. Asmo hori azaroaren 28an, martitzena, aurkeztuko dute Olaran aretoan, 19:00etan.

Aurkezpenean, Xabier Kerexeta historialaria, Eusko Ikaskuntzako Garazi Lopez Etxezarreta eta Margaret Bullen eta Udaleko eta alardearen elkarteko arduradunak egongo dira.

Mairuaren irudia

Antzuolako alardearen historiaz gain, herritarren iritziak ere jasoko dituzte ikerketa sozio-kultural horretan. Horren haritik, alardea eguneratzeko aukera ere izango da; gogoratu behar da, adibidez, mairuaren irudiak eta alardean duen paperak piztu duen ika-mika.

Ikerketa horrez gain, beste ekintza batzuk ere antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak bere alardeen azterketa orokorraren barruan. Hala, maiatz aldera, Euskal Herriko alardeen gaineko jardunaldiak egingo dituzte Antzuolan; Hondarribiako alardea, Irungoa, Tolosakoa, Elorriokoa… aztertuko dituzte. Horiez gain, Espainiako herri batzuk ere ordezkatuta egon daitezke. Alarde horien gaineko hitzaldiak, mahai inguruak, eta abar egingo dituzte.

Interpretatu eta ikusi

Jardunaldi horien barruan, egun baten, hainbat alarderen interpretazioa egingo dute adituek, betiere modu laburrean eta arinean. Besteak beste, alarde horietan erabiltzen diren jantziak, horietako irudiak… ikusteko aukera izango dute antzuolarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak