Argazki lehiaketa: Eneko Muxika, Carlos Angeles eta Josune Peñagarikanorenak onenak

AstelehenekoGoienkaria 2006ko aza. 14a, 09:52
Paperezko argazki onena epaimahai profesionalak erabaki du eta lan digitalik onena herritarrek bozkatu ahal izan dute.

Antzuolako Udalak antolatuta, domeka arratsaldean egin zen argazkilaritza lehiaketako sari banaketa. Txikienek, 14 urtetik beherakoek, zortzi lan aurkeztu dituzte eta guztiek jaso zuten oroigarria. 15 eta 25 urte bitartekoek osatzen duten mailan, Eneko Muxika Garitanoren Itzalak lana izan da saritua aurkeztutako zortzi lanen artetik. 150 euroko saria eroan du etxera Muxikak. 26 urtetik gorakoetan (zazpi lan aurkeztu dituzte maila horretan), Carlos Angelesen Leihotik begira argazkia aukeratu du epaimahaiak. Hark ere 150 euroko saria jaso du.

Argazki digitalak

Hirugarren saria argazki digitalen artean eman dute. Aurten 32 lan digital aurkeztu dituzte eta urterik urte gero eta argazki digital gehiago aurkezten dabiltzala esan du Udalak. Horregatik, datorren urteei begira oinarria aldatzea aztertzen dabiltzala azaldu dute. Hala ere, aurtengo edizioan Mont Blanc lana izan da saritua. Josune Peñagarikanok atera zuen argazki hori eta maila horretan saria 100 euro izan da. Guztira, bai digitalean zein paperean, 52 argazki aurkeztu dituzte Antzuolako lehiaketara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak