Alfontso Ugarteren gaineko ekitaldiak, atzeratuta

Aintzane Irizar 2006ko azaroaren 13a

Azaroaren 24an aurkeztekoak ziren Alfontso Ugarte ezagutarazteko ekitaldi sorta. Azkenean, baina, Udaletik jakinarazi digutenez, atzeratu egin dituzte aurkezpena eta ekitaldiak.

Udaleko arduradunek aurreratu digutenez, seguruena, abenduaren hirugarren astean egingo dute aurkezpena.

Honako ekitaldiak egongo dira: Alfontso Ugarteren argazki, partitura eta hainbat elementu pertsonalekin, erakusketa; kontzertuak eta hitzaldiak.

Bestalde, Eusko Ikaskuntzak beka bat emango du, Udalak sustatuta, Ugarteren bizitza eta lana ikertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak