Deskargako mendatean ordezko pasabidea zabalduko dute aste bukaeran

Maider Arregi 2006ko azaroaren 10a

GI-632 errepidean, Deskargako mendatean, lan batzuk egin behar dituzte. Ondorioz zirkulazioarentzat ordezko pasabide bat irekiko dute. Zehazki 15,800 eta 16,800 kilometro puntuen artean.

Zuhaitz lehortuetako adarrak errepidera erortzeko arriskua dago eta horregatik asteburuan moztuko dituzte. GI-632 errepidearen puntu horretarako ordezko pasabidea 08:00etatik 13:00etara egongo da irekita, bai larunbatean (azaroak 11) eta baita igandean ere (azaroak 12).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak