Zaintza zerbitzua irailetik dago martxan, zortzi umerekin

Aintzane Irizar 2006ko aza. 6a, 11:15
Pausoka Gurasoen Elkarteak bultzatuta, irailetik dago martxan zaintza zerbitzua. Eskola orduetatik kanpo (07:30etik 09:00etara eta 16:30etik 18:30era; eguaztenetan, 14:00etatik 18:30era ere bai) euren umeen kargu egin ezin diren gurasoendako da zerbitzua.

Herri Ikastetxean bertan kokatu dute zaintzako gela, eta Udala arduratu da azpiegitura lanez; armairuak eta lurra jartzeaz, berriz, Pausoka bera.

Momentuz, zortzi umek erabiltzen dute zerbitzua. Zaintzaile bat dute: Marisol Altube. Jolastu, gosaldu, askaldu edota lo egiteko aukera dute umeek.

Enpresen laguntza

Herriko enpresa nagusienei diruz laguntzeko eskatu die Pausokak, eta oraingoz, Goizper enpresaren laguntza jaso dute, 7.500 euro. Gainerako bi enpresa nagusienekin ere harremanetan daude. Bestalde, Kutxak eta Euskadiko Kutxak, bezeroendako izaten dituzten opari ugari eman diete guraso elkartekoei.

Bestalde, Pausokak azpimarratu nahi du Herri Ikastetxeak ere laguntasun handia eman diela, zaintzarako gela lagata; gainera, ume txikienen gelaren ondo-ondoan dago zaintzakoa.

Enpresei egindako diru laguntzen eskariaren gainean, zera adierazi digu Nerea Irizar Pausokako kideak: "Enpresa munduan ez dago aukera handirik ordutegi malguak eta murrizketak lortzeko; hortaz, uste dugu, horren aurrean, euren ardura zatia badutela enpresek zaintza zerbitzuari dagokionez. Horregatik eskatu diegu diruz laguntzeko; hala ere, gure helburua da autofinantzatu ahal izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak