Bidezko Merkataritza postua, haima bat eta herritarrek egindako gozoekin osatutako saltokia jarri zuten Zurrategin 19:00etatik aurrera. Gainera, Bilbon bizi diren bost senegaldarrek giro ezin hobea jarri zuten euren kantuekin. Antolatzaileak pozik agertu dira batutako diruarekin eta herriak proiektuekiko erakutsi duen interesarekin.