Afrikarekiko elkartasun jaia zapatuan, hilak 28

Aintzane Irizar 2006ko urriaren 27a

Afrikarekiko elkartasun festa antolatu du Anelkar Antzuolako Elkartasun Taldeak biharko, zapatua. Zurrategin izango da festa hori, 19:00etan hasita. Senegal, Sahara eta Kongorako dirua batuko dute.

Haima bat jarriko dute Zurrategin eta hantxe egongo dira hainbat saharar; tea hartzeko eta henaz pintatzeko aukera izango dute herritarrek haima horretan.

Batutako diruaren zati handiena Senegalera bideratuko dute, hango eskola bateko teilatua konpontzeko.

Herritarren parte hartzea

Txokolatea, kafea eta gozo gauzak dastatzeko aukera egongo da. Anelkarreko kideek txokolatea eta kafea egingo dituzte, eta herritarrei eskatu diete tartak, pastelak edo pastak eginda parte hartzeko festan. Elkartasuna adierazteko beste era bat ere badugu, hortaz, aukeran.

Dantzarako aukera

Senegaldarrez osatutako Bilboko talde baten emanaldia ere izango dugu zapatuan. Perkusioa jotzen dute eta dantza ere egiten dute.

Anelkarren festetan ohi bezala, Bidezko Merkataritzako postua ere jarriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak