Antzuolako hainbat adineko dago Bergarako egoitzan eta horiei bisita egitera joaten dira astean behin. Bisitotara joateko interesa zein Antzuolako erretiratuen elkarteak egiten dituen gainerako ekimenetan parte hartzeko interesa duten guztiak hilaren 26an egingo duten batzarrera joan daitezke. Arratsaldeko 16:30ean egingo dute batzarra, elkarteak Zurrategi plazan duen egoitzan.