Ferrocarriles Españoles de Via Estrecha enpresari Antzuolan geratzen zaizkion lurretan bide gorria egiteko asmoa dute, eta horretarako lurrak eskuratzeko hainbat batzar izan dituzte Udal ordezkariek.
FEVEk 206.452 euroko salneurria ipini bazuen ere, Udalak 100.000 euroko eskaintza egin eta tren enpresak onartu egin zuen.
Foru Aldundiaren laguntza
Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin tratua egin nahi du Antzuolako Udalak, lur horiek erosi ahal izateko honek diru laguntza eman diezaion.