Datorren astean barrena hainbat ekitaldi izango dira, erretiratuendako.
Urriaren 3an, hitzaldia egongo da Olaran etxean 18:00etan. Pertsonen arteko harremanak hobetzeko argibideak emango ditu Eibarko Adindu elkarteko kide batek.
Urriaren 5erako antzerkia iragarri dute. ONCEko talde batek "Terapia de grupo" antzezlana egingo du Olaranen 18:00etan.
Egubakoitzean, berriz, Iratxe eta Garesera irteera egingo dute erretiratuek. Besteak beste Señorio de Sarria upategia bisitatuko dute, eta Iratxe hotelean bazkaldu.