Izperra berri paperaren 50. zenbakia kalean da

Irati Agirreazaldegi 2006ko irailaren 29a

Goizper lantegiko euskara planaren baitan hilero Izperra berri papera kaleratzen dute, eta 50. zenbakira iritsi dira. Aldizkarian Goizperreko eta Olakerreko berriak zein kanpokoak, lankideei egindako elkarrizketak, txisteak, errezetak... jasotzen dituzte euskaraz.

Hasieran orri bat baino ez zenak gero lau orrialdeko aldizkari itxura hartu zuen. Irailekoa 50. zenbakia izanik berezia da. Orain arteko argitalpenen portadak atera dituzte.

Saria

Urtero euskara planaren barruan sari bat ematen dute eta aurten Izperrako lantaldeari eman diote. Haritz landare bat da saria eta Goizperreko lurretan landatu dute. Argazkian azaltzen dira, hain zuzen ere, Izperrako lantaldean jardundakoak eta orain dabiltzanak. Oraingo euskara teknikaria, Igone Bastarrika, eta lehengoa, Amaia Etxaniz falta dira. Argazkikoak dira Beñat Aiastui, Maider Mujika, Arrate Ibarguren eta Patxi Olabarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak