Etxebizitza tasatuetarako zerrenda kalean da

Irati Agirreazaldegi 2006ko ira. 20a, 11:46
Martitzenean ipini zuten udaletxean zerrenda ikusgai Eguzki auzoan eraikiko dituzten etxebizitza tasatuak zeinenak izango diren jakiteko. Hogei etxebizitza egingo dituzte eta 57 lagunek eman dute izena.

Orain kaleratu duten zerrenda behin behinekoa da, ordea. Izan ere, eskaria aurkeztu zutenek erreklamazioak egiteko hamabost eguneko epea izango dute. Erreklamazioak aztertuta orduan kaleratuko dute jabeen behin betiko zerrenda. Hautagaiak baloratzeko orduan hainbat baldintza hartu dituzte kontuan. Besteak beste Antzuolakoak bertakoak izatea edo aurrez etxebizitza baten jabe ez izatea eskatzailea.

Behin behineko zerrenda

Uxoa Agirre Jauregi

Carlos Alberto Angeles Olvera

Larraitz Berraondo Alberdi

Raul Coma Niño

Samuel Cuevas Agirre

Pedro Egaña Arrieta

Jessica Escobar Neira

Beñat Etxeberria Muxika

Egoitz Mendia Alonso

Jesus Maria Morais Garaioa

Sergio Moreno Juan

Nerea Nuñez Godoy

Jon Pagaldai Alberdi

Oier Peñagarikano Arenaza

Maria Isabel Rodriguez Fernandez

Aritz Saidi Olaortua

Diego Tena Martin

Maite Zubikarai Zabaleta

Juan Pedro Jurado Garcia

Amaia Madariaga Estensoro

Zapatuan puntuazioen berri

Euren izenak zerrendan agertzen diren begiratu ostean, izena eman duten guztiek aukera izango dute puntuazioen nondik norakoak galdetzeko. Izan ere, zerrendak gertatzeaz arduratu den enpresako teknikariak Olaranen izango dira zapatu goizean 10:30etik 12:30era bitartean informazioa emateko. Puntuen berri emateaz gain, erreklamazioa aurkeztu nahi dutenei nola egin behar duten erakutsiko diete bidea erraztuz.

Udaletik jakinarazi digutenez, hilabetea amaitu aurretik hasi nahi dituzte etxebizitza tasatuak eraikitzeko lanak. Ondoren, urte eta erdiko epea izango da obrak amaitzeko.

Bost solairuko eraikinean guztira 20 etxebizitza egingo dituzte Maristen etxea zegoen lekuan. 54 metro koadro izango ditu txikienak eta 88 metro koadro handienak. Etxebizitza hauen batez besteko prezioa 180.000 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak