Irailaren 17an Aiherrara joateko autobusa egongo da

Irati Agirreazaldegi 2006ko ira. 11a, 11:45
Iparraldeko Aiherra herriaren eta Antzuolaren arteko senidetzearen 20. urteurrena ospatu zuten 2004an lasterketa batekin. Urtez urte bi herrietako batean ekitaldiak antolatu ohi dituzte senidetze hori gogorarazteko, eta aurten Aiherrari egokitu zaio txanda. Senidetze eguna, hain zuzen ere, irailaren 17an, domekan, ospatuko dute Aiherran, eta egun horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte. Bertakoek eta Antzuolatik Nafarroa Beherera joaten direnek hartuko dute parte ekitaldi horietan.

Autobusa doan

Autobusa doan

Hain zuzen ere, Udalak autobusa antolatu du hilaren 17an Aiherrara joan nahi dutenendako. Herritarrak animatu nahi dituzte jai horretan parte hartzera; horretarako, doaneko autobusa 09:00etan irtengo da Aiherrara joateko.

Egitaraua

09:00 Autobusa Antzuolan.

11:00 Aiherrakoen ongietorria. Ondoren, Aiherrako inguruak ezagutzeko aukera.

12:00 Herri kirol eta jolasen jaialdia Xiba taldearen eskutik. Iparraldeko ezkerreko horma gabeko frontoian Aiherrako pilotariak Antzuolako pilotarien aurka.

Gero, Antzuolako dantzarien saioa.

Ondoren, bazkal-aurrekoa.

Segidan herri bazkaria.

Bazkal ostean, kantaldia Kuxkuxtu taldearekin. Beñat Elizondok eta taldekideek eurekin abesteko aukera emango digute.

Amaitzeko, herri dantza eta larrain dantza.

21:00 Antzuolara autobusa bueltan iritsiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak