Senidetze eguna irailaren 17an Aiherran

Irati Agirreazaldegi 2006ko abuztuaren 29a

Iparraldeko Aiherra herriaren eta Antzuolaren arteko senidetzearen hogeigarren urteurrena ospatu zuten 2004an lasterketa batekin. Urtez urte bi herrietako batean ekitaldiak antolatu ohi dituzte senidetze hori gogorarazteko eta aurten Aiherrari egokitu zaio txanda. Senidetze eguna, beraz, irailaren 17an, domekan, ospatuko da Aiherran.

Egun horretarako egitaraua, ordea, zehazteke dago oraindik, baina Antzuolako Udaletik aurreratu digute kirol saioak, anaikidetasun bazkaria eta bi herrietako musikariekin kontzertua izango direla besteak beste. Hala ere, irailaren hasieran bilera egitekoak dira bi herrietako ordezkariek ekimen bateratua gertatzeko.

Udal ordezkarien esanetan, egun honen helburua da “bi herri hauen anaitasuna mantentzea”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak