Zaintza zerbitzua ipiniko du abian Pausokak

Irati Agirreazaldegi 2006ko uzt. 21a, 11:15
Pausoka guraso elkarteak urte batzuk eman ditu zaintza zerbitzua abian jartzeko proiektua lantzen. Azkenik, ikasturte berria astearekin batera ekingo dio bere jardunari eskolan bertan.

Zaintza zerbitzua bi urtetik gorako neska-mutikoendako izango da. Goizean eskolara sartu aurretik eta arratsaldean eskolatik irtendakoan zaintzaile batekin egongo dira umeak. Goizean gosaldu egingo dute, eta gero nahi duenak lotarako aukera izango du eta bestela jolasak, ipuinak, musika… izango dituzte. Udan denbora gehiago emango dute kanpoan. Bazkal orduan batzuek etxera joango dira eta jangelara besteak. Arratsaldeko eskolen ondoren berriz ere joango dira zaintza gelara eta han merienda emango diete.

Goizez eta arratsaldez

Goizetan 07:30etik 09:00etara eta arratsaldez 16:30etik 18:30era eskainiko dute zerbitzua. Eguaztenetan arratsaldez eskolarik ez dutenez, arratsalde osoan. Hala ere, mugak ipiniko dituzte, hau da, kasu oso berezietan salbu, ezingo da zaintza zerbitzuak irauten duen denbora tarte osoan umea bertan izan. Aste Santuan, uztailean eta eskolan jai egunak diren beste egun batzuetan zaintza zerbitzua martxan egongo da

Zaintza gela Herri eskolan bertan egongo da, bi urtekoen gelaren parean, euren mugimendua errazteko. Udalak gela egokitzeko dirua eman du; eta gainontzekoa Pausokak ipiniko du. Izan ere, hainbat erakunde eta enpresatara jo dute laguntza eske, baina batzuek ezezkoa eman dute eta besteek ez dute erantzun. "Enpresek gurasoei ipinitako lan dinamikari erantzuten dio zerbitzuak, beraz, eurekin bat datorrela uste dugu, eta laguntza eman beharko luketela", diote Pausokakoek.

Hasieran zortzi ume

Zortzi umek eman dute izena irailaren 11n hasteko; baina ez dago mugarik, ume gehiago sartu ahala begirale gehiago ipiniko dituzte. Urte guztian barrena eman ahal izango da izena. Gainera, aukera emango dute bezperan jakinarazita zaintza zerbitzua noizean behin erabiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak