Emakume bat atxilotu dute bikotekideari erasotzeagatik

Usoa Agirre 2006ko uztailaren 12a

Atzo, martitzena, iluntzean izan zen gertaera. Ertzaintzaren arabera, bikoteak eztabaida bat izan zuen eta ordenagailuaren pantaila bat bota zion 28 urteko emakumeak gizonezkoari burura. Ertzaintzak emakumea atxilotu zuen eta Bergarako ertzain-etxera eraman zuten, etxe barruko tratu txarrak eragitearen akusaziopean. Gaur deklaratu du Bergarako epaitegian. Gizonezkoa, berriz, Debagoieneko Ospitalera eraman zuten anbulantzian eta buruan puntu batzuk eman behar izan zizkioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak