Orain artean, trikitixa eta pandero eskolak baino ez dituzte eman Antzuolan; aurrerantzean, baina, hezkuntza musikal, ahots teknika eta koraleko eskolak herrian jasoko dituzte eta Bergarara musika tresnak jotzen ikastera baino ez dira joango.
Izena emateko epea zabalik
Gurasoen esanetan, "Bergarara bueltaka ibili beharrean abantaila handia da eskolak herrian bertan jasotzea". Horregatik, umeak animatu nahi dituzte datorren ikasturterako zena eman dezaten lehenbailehen, taldea sortu ahal izateko.