San Juanak eta Kalebarrengo jaiak asteburuan

Irati Agirreazaldegi 2006ko ekainaren 23a

Asteburuak jai usaina izango du. Izan ere, San Juan jaiak eta Kalebarrengo jaiak ospatuko dituzte antzuolarrek.

Gaur, egubakoitza, San Juan bezperako ospakizunak izango dira. 19:30ean Oinarin dantza taldekoek eta txistulariek kalejira egingo dute. Plazara iritsita arbola jasoko dute 20:00etan eta ostean, lore lehiaketako sariak banatuko dituzte. 20:30etik aurrera San Juan zortzikoa eta soka dantza dantzatuko dituzte zuhaitzaren bueltan Oinarinekoek; eta amaitzeko sua piztuko dute Sagastiko parkean.

Kalebarren

Egubakoitz iluntzean, 20:00etan, hasiko dira Kalebarrengo jaiak ere. Trikiti doinuak izango dira protagonista trikitilari gazteek kalejira egingo dute eta 22:00etan Elustondo anai-arrebekin erromeria izango da Zurrategin.

Zapatua ere ekitaldiz betea dator. Goizeko 11:00etan marrazki lehiaketa egingo dute umeek eta 12:00etan ginkana; 13:00etan kalejira izango da trikitilariekin. Arratsaldean, 16:30ean hasita, haurrendako tailerrak egingo dituzte eta 19:00etan buruhandiak izango dira. Gauerako, arbola jasotzea dago iragarrita 20:00etarako, gero afaria eta ostean, disko jartzailea eta erromeria; gauerdian sagar dantza.

Domekan, txistularien goiz eresiaren ostean, meza izango da 11:30ean eta ondoren salda eta txorizoa banatuko dituzte. Eguerdian, 12:00etan "1, 2, 3... Iñaxito" umeendako antzezlana egongo da; eta jaiekin amaitzeko 16:30etarako umeendako jolasak antolatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak