Gizarte-kultur etxea: bilera deitu du proiektuarekin kezkatuta dagoen herritar talde batek

Usoa Agirre 2006ko ekainaren 6a

Gizarte-kultur etxearen kokapenarekin eta proiektua garatzeko izan den eztabaida faltarekin kezkatuta dago herritar taldea. Gai horren berri izan nahi duten herritar guztiei bilerarako deia egin diete ekainaren 8rako, eguena, 19:00etan udaletxean.

Sagastiko zelaian Kultur-Gizarte etxea egiteko asmoa dauka Udalak. Gartu Gae, Zutik eta beste herritar batzuk hor parkea egitearen aldekoak dira. Eskola umeak ere parkearen aldeko sinadurak biltzen hasi dira.

Gaiaren inguruan ideologia ezberdinetako jendea bildu da zerbait egin nahian eta herritar guztiei eman nahi dizkiete azalpenak egueneko bileran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak