Bilduma hiru liburuk osatzen dute, eta aurrez bilduma honen baitan beste zenbait liburu kaleratuta daude: ohitura zaharrak, mairuaren alardea, Cesareo Gabarain, larruontzea, Antzuolako hizkera, Antzuolako argazkien bilduma....
Oraingo liburu hauek Antzuolako ondarea berreskuratzea dute helburu. Hau da, Antzuolako herrian eragina izan duten gaiak jorratu dituzte.
Lurretik mahaira
Garbiltzeari buruzko liburuak "Lurretik mahaira" izenburua hartu du. Egileak Iñigo Ramirez de Okariz eta Jose Mari Iturbe dira. Lehenengoak hainbat liburu idatzi ditu Antzuolaren gainean. Bigarrena, berriz, gai honetan aditua. Orain dela urte batzuk,garai bateko garibatzearen prozesua antzezteko proiektuan hartu zuen parte.
Antzuolako trena
Hori da bigarren liburuaren izenburua eta egilea, berriz, Iñigo Ramirez de Okariz. Hainbat inprimakitatik ateratako informazioarekin gegin du lan hau. Antzuolan trenak izandako eragina, garrantzia eta ondorioak esplikatzen ditu bertan.
Maristak Antzuolan
Hau ere Iñigo Ramirez de Okarizek egin du Jose Luis Santamariarekin. Azkeneko hau marista eta dokumentalista. Antzuolan maristek izan zuten garrantzia eta eragina azaltzen dute.
Salmenta
Hiru liburu hauek sorta batean salduko dituzte baina banake ere eskura daitezke. Egubakoitzean aurkezpenean ipiniko dituzte salgai baina liburutegian, udaletxean, eta Izar liburudendan, eta Bergarako Elkarren ere erosi ahal izango dira.
Hiru liburuak: 15 euro
"Antzuolako trena": 10 euro
"Maristak Antzuolan": 5 euro
"Lurretik mahaira": 5 euro