Pausokak zaintza zerbitzurako langilea behar du

Irati Agirreazaldegi 2006ko maiatzaren 29a

Pausoka guraso elkarteak eskola ordutegia osatzeko zaintza zerbitzua ipiniko du abian. Horretarako, 07:30etik 09:00etara eta 16:30etik 18:30era, 2 eta 12 urte arteko umeez arduratzeko pertsona bat kontratatuko du.

Interesa dutenek curriculuma eta harremanetarako telefonoa Pausokak eskolan duen postontzian utzi beharko dute ekainaren 8a baino lehen.

Informazio gehiago nahi izanez gero Pausokako arduradunengana jo: Olatz (635 75 66 37) edo Nerea (943 78 62 22).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak