Jose Angel Zabalo: "Goiko sarreran biribila egiteko ez dago lekurik"

Asier Alkorta 2006ko mai. 25a, 13:53
Goitbko Debarri saioan izan zen atzo Jose Angel Zabalo alkatea Alberto Gorritiberea kazetariaren galderei erantzuten. Zabalok aurreratu zuen Maristen eraikina zegoen tokian 20 etxebizitza egingo dituztela laster eta errekako lanak martxorako amaitzea nahi dutela.

Kiroldegia

Kiroldegia

Alkatearen esanetan, aurrez abian dauden beste azpiegitura batzuk amaitu behar dira. "Igerilekuari buruz askotan hitz egin da eta nire ustez mankomunitatetik bultzatu beharko litzateke kirol txartelen bat eta indartu garraio publikoa antzuolarrak inguruko igerilekuetara joateko".

Etxebizitzak

Aurreratu zuen Maristen eraikina zegoen lekuan 20 etxebizitza egingo dituztela. Hala ere Zabaloren esanetan, "hurrengo pausoa da herri barruko etxe zaharrak berritzea".

Errepideak

Ekialdeko sarrerari buruz galdetu zioten alkateari eta honek esan zuen arriskutsua bada ere, berak zaila ikusten duela han biribila egitea.

Erreka Errekako obrei dagokienez, herritarrei "pazientzia" eskatu zien alkateak. Alibiaderoa abuzturako egin nahi dute eta lanak martxorako amaitzea da euren asmoa.

Kultura

Gizarte eta kultura etxe berriaren baitan kultura dinamizatzeko asmoa azaldu zuen saioan. Bestalde, kultura ondarea berreskuratzeko larrugintzaren inguruko azoka eta negozioren bat abian ipintzea aztertzen dihardutela jakinarazi zuen.

Osoko bilkurak

Ostiral goizetan egitearen arrazoia azaldu zuen Zabalok: "arratsaldetan ez zen apenas herritarrik joaten eta ostiraletan goizean eginda zinegotziok argiago joaten gara eta gairen batean interesa duena ere joaten da".

Ondarea

Alkateak esan zuen larrugintzak Antzuolan izandako garrantzia dela eta zaindu egin behar dela; eta besteak beste aurreratu zuen honen inguruan salmentarako gune bat sortzea aztertzen dihardutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak