Datorren maiatzerako oso aurreratuta egongo dira plazan erreka bistaratzeko lanak eta horrek kokaleku berria bilatu beharra esan nahi du.
Bertakoa bultzatzen
Bederatzi abeltzainek eroandako ganadua, bi gaztagileren gazta eta hainbat artisau postu egon ziren ikusgai zapatuan Antzuolan; guztiak hala guztiak, herrikoak. Izan ere, horixe da feriaren helburuetako bat: bertako baserritar eta artisauei bultzada ematea. Jende askorik ez, baina multzo polita batu zen goizean feria ikusteko. Iaz jende gehiago ibili zela esan zigun Dina Muxikak, eta penatuta ere bazegoen, egindako eguraldiagatik batik bat; izan ere, "euri tantak hasi dira eta horrek jende gutxiago etortzea eragiten du". Hala eta guztiz ere, sortutako giroa polita izan zen eta baserritarrak gustura bueltatu ziren etxera.