Elkarri atxikitako zortzi etxe Sallabenten

Irati Agirreazaldegi 2006ko maiatzaren 12a

Abuztuan hasiko dira eraikitzen Sallabenten hiru solairuko etxebizitzak; zortzi izango dira guztira.

Beheko auzoan etxebizitzak eraiki dituen Hirumeba enpresak elkarri atxikitako zortzi etxebizitza egingo ditu laster Sallabenten. 190 metro koadro izango ditu etxebizitza bakoitzak, hiru solairutan banatuta: lehen solairuan txokoa eta garajea egongo dira; bigarrenean terraza lorategiarekin, egongela, sukaldea eta bainugela; eta hirugarrenean hiru logela eta beste bi bainugela.

Datorren urterako

Lanak abuztuan hasiko dituzte eta datorren urtearen amaierarako bukatzea da asmoa. Etxebizitza horietan interesa dutenek Hirumebak beheko auzoan duen bulegora jo dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak