Zurratzaile eta uhalgileen jarduerak geroz eta oihartzun txikiagoa dute Gipuzkoan. Hala, proiektu interesgarria eta garrantzitsua da zurratzaile eta uhalgile interpretazio zentroa.
Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen inbertsioen % 1 kultur egitasmorentzat programari esker ordainduko da laguntza hori.
Herritar askoren lanbidea zen
Esaterako, 1931n, lau lantegi zeuden Antzuolan. Herritar askoren lanbidea zen. Lanbide horrek pisu handia izan du udalerrian eta Udalak zurratzaile eta uhalgile lanbideen interpretazio zentroa egitea erabaki du.