Aurtengo egitasmoak gertatzen hasita erabaki dute irteerekin lehen bezala jarraituko dutela. Maiatzean, esaterako, egun erdiko irteera egingo dute eta ekainean Nafarroara joango dira egun osorako.
Hitzaldiak, ordea, gutxitu egingo dituzte eta asmoa da hauen ordez zinema emanaldi edo antzerki saioren bat ipintzea.
Bestalde, aurten aste kulturala antolatzea da euren helburua. Irailaren amaieran edo urrian izango da eta antzerkia, hitzaldia eta irteera egin nahi dituzte.
Ekitaldiekin gustura badaude ere, elkarteko presidente Andoni Azkaratek esan digunez, "Orain 325 bazkide gaude, baina elkarteak aurrera egingo badu bazkide berriak behar ditugu".
Garraioa
Antzuolako erretiratuek aldarrikapen bat egin dute ibarreko beste erretiratuekin batera; garraioarena, hain zuzen ere. Batetik eskatu dute zerbitzua hobetzea, herrian isolatuta geratzen direlako; eta bestetik bidaia txartelaren prezioa erdira jaistea.