Sagastiko gizarte etxearen lanak udan hasi nahi dituzte

Asier Alkorta 2006ko mar. 21a, 11:04

Astelehenean aurkeztu zuen udalak Sagastin eraikiko duten kultura eta gizarte etxearen aurre proiektua, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia bertan zela. Bi milioi euro inguruko aurrekontua izango du. Ekitaldi berean, diputatu nagusiak eta Josu Arrizabalaga errepideetako zuzendariak Bergaratik herrirako sarreraren proiektua aurkeztu zuten.

Etorkizunean Uzarragarako zubia izango da herrirako sarrera. Handik San Joxepera egingo du bideak, Zurrategi pasa eta Kalebarrengo zubiraino. Proiektua ikusgai egongo da martxoan. Sei hilabeteko iraupena izango du eta 1.800.000 euroko kostua.

Kultura eta gizarte etxea

Jose Angel Zabalo alkateak asteleheneko aurkezpenean esan zuenez, "kultura edo gizarte etxea balio anitzeko kultura zentroa izan nahi du. Beheko solairuan gela handi bat egongo da, funtzio anitzekoa, liburutegi handi baten ondoan. Lehenengo solairuan erretiratuendako egoitza eta eguneko zentroa jarriko ditugu. Goian, berriz, zaintzapeko bost etxebizitza egongo dira".

Udan hasi nahi dituzte lanak, proiektuaren prozesu guztia amaituta. Izan ere, oraindik proiektua lantzen dihardute eta asmoa da bi hilabete baino lehen Udalbatzarrean aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak