Udalak 2.581.386 euroko aurrekontua aurkeztu du

Irati Agirreazaldegi 2006ko mar. 10a, 18:02
Udal aurrekontua izan da gaurko udalbatzarreko gai nagusia. Proposamenaren arabera, 2.581.386,28 eurokoa da aurrekontua. Iazko aurrekontuarekin alderatuta zertxobait gora egin du; izan ere 2.460.054 eurokoa izan zen.

Udaletxean jakinarazi digute aurten Udal aurrekontuko zati txiki bat baino ez dutela bideratuko inbertsioetara; 48.500 euro, hain zuzen ere.

Kopuru horretatik diru gehien, 41.000 euro, hirigintzarako izango dira. Autobus markesinak ipintzeko (20.000 euro) eta koadro elektriko eta instalazioetarako (12.000 euro), batez ere. Inbertsio horietaz gain, barandetarako eta galdaragintza lanetarako izango dira 1.000 euro eta beste horrenbeste Kalegoiko espaloien tratamendurako. Elizako konponketetarako ere 1.000 euro emango ditu Udalak. Bestalde, 6.000 euro plano topografikoak eguneratzeko erabiliko dira. Gizarte atalean, Olarango errotulaziorako 2.500 euro inbertituko ditu Udalak. Kiroletan, 2.000 euro futbol zelairako eta liburutegirako, berriz, 3.000 euro izango dira.

Antzuolako Udal Etxegintza

Aurten inbertsio txikiak egotearen arrazoia da, Udalak inbertsio handienak Antzuolako Udal Etxegintza enpresara bideratu dituela. Antzuolako Udal Etxegintzak aurten 2.003.897 euroko aurrekontua izango du. Horietatik, 1.930.730,31 euro inbertsioetarako erabiliko ditu. Inbertsio handiena kulturetxe-gizartetxean egingo du: 1.162.892 euro; Uzarraga-Lizarragako biderako 607.454,34 euro izango dira; eta 160.383,97 euro alde zaharra urbanizatzeko eta oinezkoendako ipintzeko.

Alkateak esan du aurrekontu honekin baliabideei ahalik eta etekin gehien atera nahi zaiela.

Aurrekontuak sailka

  • Zor publikoa: 107.716 euro
  • Gobernu organoak: 56.565 euro
  • Administrazio orokorra: 384.367 euro
  • Gizarte Segurantza eta Sustapena: 314.910 euro
  • Hezkuntza: 68.744 euro
  • Etxebizitza eta Hirigintza: 1.028.757,28 euro
  • Komunitate Ongizatea: 147.595 euro
  • Kultura: 244.958 euro
  • Kirolak: 57.771 euro
  • Liburutegia: 15.193 euro
  • Euskara: 84.881 euro
  • Gazteria: 44.490 euro
  • Nekazaritza: 25.439 euro
  • Guztira: 2.581.386,28 euro

Inbertsioak sailka

  • Zor publikoa: --
  • Gobernu organoak: --
  • Administrazio orokorra: --
  • Gizarte Segurantza eta Sustapena: 2.500 euro
  • Hezkuntza: --
  • Etxebizitza eta Hirigintza: 41.000 euro
  • Komunitate Ongizatea: --
  • Kultura: --
  • Kirolak: 2.000 euro
  • Liburutegia: 3.000 euro
  • Euskara: --
  • Gazteria: --
  • Nekazaritza: --
  • Guztira: 48.500 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak