Lizarragako bidea astelehen goizean itxita

Irati Agirreazaldegi 2006ko martxoaren 3a

Itxita egongo da Lizarragako bidea astelehen goizean bi orduz bideko obrak direla eta.

Lizarragako bidea bi orduz itxiko dute astelehen goizean 09:00etatik 11:00etara. Horren arrazoia da Buztinzuritik Lizarraga Hiribidera artean egiten ari diren bideko lanak.

Beraz, astelehenean autoak eta kamioiak ezingo dira ibili zati horretan. Hori kontuan hartu behar dute batez ere Elay lantokira edo Lizarraga auzora joan edo bertatik etorri behar dutenek.

Udalak barkamena eskatu du sor daitezkeen eragozpenengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak