Bi gazte koadrila arduratuko dira aurrerantzean gaztetxearen funtzionamenduaz, eta guztia gertu izateko Gabonetatik hona hainbat lan egin dituzte: lokala margotu eta txukuntzen jardun dute denbora horretan guztian.
Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, egunero egongo da zabalik gaztetxea. Ordutegia ondokoa izango da: astegun zein asteburuetan arratsaldeko 5etatik aurrera egongo da zabalik Kalebarrengo gaztetxea, plaza ondoan.