1998an atxilotu zuten guardia zibilek Karmen, kalean, eta hainbat espetxetan egon da. 1999an askatasun probisionala lortu zuen, baina handik hilabete batzuetara berriz atxilotu zuten.
Omenaldia, zapatuan
Lehen harrera atzo bertan egin bazioten ere, datorren zapatuan egingo diote ongietorria herrian, Antzuolako Presoen Lagunek antolatuta. Iluntzean, 19:00etan, omenaldi ekitaldia egingo diote Zurrategi plazan eta ondoren manifestazioa egingo dute herriko kaleetan. Gauerako, berriz, afaria antolatu dute frontoian.